Basque Center on Cognition, Brain and Language zentroak aurten lehen aldiz ospatuko den Irakaslearen Eguneko hitzaldiaren berri eman nahi du. Ekitaldiak ikerkuntza eta hizkuntzen irakaskuntzaren praktika elkarrengandik hurbilago egotea du xede. Espero dugu bigarren (edo hirugarren) hizkuntzaren irakaskuntza eta ikasketarekin loturiko ezagutza eta esperientziak partekatzea hezkuntzako profesionalen eta hizkuntza ikerlarien arteko elkarrizketetan.
Ekitaldia Donostiako Aquariumean ospatuko da 2022ko urriaren 15ean, larunbata, ondorengo ordutegian: 10:00etatik14:30era bitartean. Bertan hizkuntzen ikasketa, hizkuntzen irakaskuntza eta hezkuntza eleanitzaren inguruko mintzaldiak ere izango dira adituen eskutik, eta ondoren, mahai-ingurua. Gainera, hezitzaile eta ikerlariek hizkuntza ikasketa eta irakaskuntzaren inguruan eztabaidatzeko parada izango dute, edari eta pintxoak lagunduta.
Euskal Herri osoko hezitzaile eta ikerlarien interesa piztuko dugula espero dugu!
Izen-ematea doakoa da, baina, mesedez, berretsi zure bertaratzea antolakuntza errazteko.
Egin klik hemen izena emateko (Izen ematearen epemuga Urriaren 11a)