Saltar al contenido | Saltar al meú principal | Saltar a la secciones

Semana del Cerebro - Burmuinaren Astea 2018 12 Mar. - 16 Mar.

Semana del Cerebro - Burmuinaren Astea 2018

2018KO BURMUINAREN ASTEA

Aurten Burmuinaren Astea laugarren aldiz ospatuko dela jakinarazi nahi dizuegu. BCBL eta Eureka! Zientzia Museoa-ren eskutik, Donostian (Gizpuzkoa) ospatuko da 2018ko marxoaren 12tik 16ra.


Burmuinaren Astea, (Brain Awareness Week ingelesez) Dana Alliance for Brain Initiatives eta European Dana Alliance for the Brain-ek koordinatua, jendea garun ikerkuntzaren aurrerapen eta abantailez kontzientziatzeko nazioarteko kanpaina da. Urtero, eskola, unibertsitate, ospitale, ikerkuntza-zentro eta mundu osoko beste erakunde batzuk elkarlanean aritzen dira garunaren, neurozientziaren eta hauekin lotutako beste alor batzuen berri emateko.


Edozein adinetako ume zein heldu oro garunaren ospakizunera gonbidaturik dago!
Burmuinaren Aste-ko jarduerak publikoari irekiak eta musu-truk izango dira.

HELDUENTZAKO JARDUERAK (2018ko martxoaren 13, 14 eta 15ean, 18:00-20:15)

Hitzaldiak
Ekitaldi honen xede nagusia garuna, alor konplexua izanik, jendeari modu sinplean helaraztea da. Horretarako, garunarekin lotutako hainbat diziplinatan aditu direnen mintzaldiak antolatu ditugu: neurozientzia, psikologia kognitibo eta hizkuntzalaritzan adituak. Jorratuko diren gaiak pertzepzioa, memoria, burmuinaren nahasteak eta elebitasuna dira.
Egunero 15 minutuko mintzaldiak emango ditugu, galderak egiteko bost minutu osagarri izango dituztenak. Berbaldia aurkezteko erabiliko den hizkuntza bakoitzaren izenburuak adierazten duena izango da. Martxoaren 15eko saio guztiek aldibereko itzulpena izango dute keinu-hizkuntza espainolera (LSE).


Poster saioa
Aurten zenbait argibide-taula egongo dira une oro eta bertan, elebitasuna zer den eta zergatik den hain interesgarria zehaztuko dugu. Horrez gain, ondorengo galderak erantzuten saiatuko gara: Nolakoa da hizkuntzaren ohizko garapena? Nola prozesatzen dugu informazioa atzerriko hizkuntza batean? Zer du berezirik elebiduna izateak? Elebidun guztiak antzekoak al dira? Zertan eragin dezake ume txikiei zenbait hizkuntza irakasteak?


IKASTETXEENTZAKO JARDUERAK (2018ko martxoaren 12-16, 09:50-13:00)

Jarduera dibertigarri eta hezigarrien bitartez, gure etorkizuneko zientzialariek garunaren funtzionamendua eta egitura ulertu ahal izango dute. Nola egiten dute lan neuronek? Zein ezberdintasun dago animalien garunen artean? Haurrek garunaren gainean duten ezagutza probatu eta animalia batzuen garunak nolakoak diren ikusi ahal izango dute.
Ikastetxeei leku erreserba lehenbailehen egitea komeni zaie.

Lekua: Eureka! Zientzia Museoa, Donostia
Datak: 2018ko martxoaren 12-16, 09:50-13:00
Iraupena: 50 minutu taldeko (20 eta 30 ume bitarteko taldeentzako erreserbak)
Adina: 6-8, 8-10,10-12
Hizkuntzak: euskara, gaztelania, ingelesa

Ikastetxeek erreserba egiteko zuzenean Eureka! Zientzia Museoa-rekin jarri behar dute harremanetan.
Ekintzak doan izango dira.

Tel: 943 012 478 e-mail: erreserbak@eurekamuseoa.es

 

  • senc

©2010 BCBL. Basque Center on Cognition, Brain and Language. All rights reserved. Tel: +34 943 309 300 | Fax: +34 943 309 052