Pertzepzio Inferentzia

Pertzepzio Inferentzia

Informazio gehiago Informazio gutxiago

Mundua hautematea izugarri konplexua da. Adibidez, soinu nahasketa degradatu bat entzuten dugunean, elkarrizketak ulertu eta musika esperimentatzea lortzen dugu. Soinuen edukia interpretatzeko, gure garunak iraganean ikasitako guztia entzuten dugunarekin integratu eta zera ondorioztatu behar du: entzumen-objektu ezagunetatik zeinek sortzen duten entzuten ari garena.

Pertzepzio Inferentzia Taldearen helburua prozesu honetan esku hartzen duten mekanismo neuronalak ulertzea da. Gure azpihelburuen artean, erronkarik handienetako bat mintzairaren pertzepzio-inferentzia azaltzea da, informazioa denbora-eskala askotan integratzea eskatzen duen prozesua. Horregatik, arreta berezia jartzen diegu egitura subkortikalei: fonemak bezalako ahozko-hizkuntzaren soinu dinamiko bereizgarriak prozesatzeko beharrezkoa den denbora-doitasuna duten egitura bakarrei, hain zuzen.

Funtsean, gure ikerketa diziplinartekoa da, eta adimen artifizialeko teknikak, eredu konputazionalak eta doitasun handiko neuroirudiak konbinatzen ditu. Horrez gain, alde batetik profesional elektrofisiologoekin ere lankidetzan dihardugu, haien datuek portaera neuronala xehetasun handiagoz aztertzea ahalbidetzen baitigute;  bestetik, baita ikertzaile klinikoekin kolaboratzen dugu, gure emaitzak eskizofreniaren eta dislexiaren azterketara transferitzen laguntzen baitigute.

Gure epe luzerako helburua zera ulertzea da: gure aurreiritzi, aldez aurreko ezagutzak eta itxaropenek nola osatzen duten gure errealitatearen esperientzia.

Gure taldean lan egin nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: taldea ezarri berri da eta doktoregoko eta doktoretza-ondoko ikasle bila gabiltza.

Taldea

Gurekin lan egin nahi duzu?

Gure zientzia talde anitz batekin hobea dela uste dugu

BCBLn gure taldea osatzen dutenen garapen profesionala bultzatzen dugu.

Jakin ezazu gaur egun zer eskaintza ditugun gure lantaldeko kide izateko eta nazioarteko ikerketa-proiektuetan parte hartzeko.

BCBLn lan egin nahi dut