Neure Clinic
Neure Clinic BCBLtik eratorritako ezagutzen berri emateko ekimena da, ebaluazio eta diagnostiko zerbitzuen bidez zentroaren garapen zientifikoak gizrteratzeko helburu duena. Horretarako, hizkuntzaren alorrean ebaluazio neuropsikologiko eta logopediko sakonak eskaintzen ditu, BCBLko ikerlari-taldearen azken aurrerakuntzak prozesuaren barne egonik. Gainera, ikerketa proiektuetan parte hartzeko aukera dago.
Diagnostikoa historia klinikoan eta ebaluazio neuropsikologiko zein logopedikoan oinarriturik gauzatzen dugu. Ebaluaziorako, test estandarizatuak eta zerbitzu honetarako espreski sortutako protokoloak erabiliko ditugu, euskaraz zein gaztelaniaz, NEUREko profesionalen esperientzia klinikoan eta BCBLko ikerlarien eskutik jasotako ezagutza zientifikoetan oinarriturik daudenak. Gainera, ikerkuntza proiektuetako parte-hartzaile moduan, neuroirudi bidezko probak burutzeko aukera izango da.