BCBLn pertsona moldaerrazak gara, emaitzetara bideratuak, eta elkarlana gustatzen zaigu. Egiten dugunarekiko grina eta pasioa sentitzen dugu, eta elkarrekin lan egiten dugu zientziak aurrera egin dezan.
Informazio gehiagoBCBLn talentuen hautaketa eta erakarpen prozesuetan printzipio hauek bete behar dira: publizitatea, konkurrentzia, gardentasuna, berdintasuna, inpartzialtasuna eta merezimendu propioa (OTM-R).
Informazio gehiagoBCBLn gure taldea osatzen dutenen garapen profesionala bultzatzen dugu. Jakin ezazu gaur egun zer eskaintza ditugun gure lantaldeko kide izateko eta nazioarteko ikerketa-proiektuetan parte hartzeko.
Informazio gehiagoBCBLren gidaritzapean dauden programen helburu nagusietako bat Euskal Herriko ikerketa-sare globaletan kokatzea da; horretarako, bikaintasunezko ikerketa eta zientzialariak erakartzea bultzatzen dugu.
Informazio gehiagoBCBL giza-baliabideen kudeaketa bikainarekin konprometituta dago. Horregatik, 2016ko maiatzean Ikertzailearen Europako Gutuna eta Ikertzailearen Kontrataziorako Jokabide-Kodean ezarritako oinarriak inplementatu zituen (Gutuna eta Kodea). Bi dokumentu hauetan ikerlari, enplegatzaile eta sustatzaileen eginkizun nahiz betebeharren inguruko 40 printzipio iradokitzen dira, alderdi etiko zein profesional, hautapen-prozesu eta lan-baldintzei dagokienez.
Informazio gehiagoGardentasun-politika
Basque Center on Cognition, Brain and Language diziplina arteko nazioarteko ikerketa zentroa da, kognizioa, garuna eta hizkuntza ikertzen dituena Ikerbasque, Innobasque, EHU/UPV eta Gipuzkoako Diputazioaren elkarlanetik sortua.
Informazio gehiago