Itzuli Giza baliabideen estrategia - HRS4R

BCBL giza-baliabideen kudeaketa bikainarekin konprometituta dago. Horregatik, 2016ko maiatzean Ikertzailearen Europako Gutuna eta Ikertzailearen Kontrataziorako Jokabide-Kodean ezarritako oinarriak inplementatu zituen (Gutuna eta Kodea). Bi dokumentu hauetan ikerlari, enplegatzaile eta sustatzaileen eginkizun nahiz betebeharren inguruko 40 printzipio iradokitzen dira, alderdi etiko zein profesional, hautapen-prozesu eta lan-baldintzei dagokienez.

BCBLk 2017ko otsailean ikerkuntzaren alorreko Giza-Baliabideen kudeaketan bikaintasuna erdietsi zuen Europako Batzordearen eskutik. Harrezkero, giza-baliabideen politika eta estrategiak hobetzeko lanean dihardu etengabe.

BCBLn prozesu horretan esku hartzen duen lantaldea dugu, kudeaketa saileko, administrazioko eta esperientzia-maila ezberdineko ikerlariek osatua. BCBLn ebaluazioak eta erakunde-klimaren gaineko inkestak egiten dira bi urtetik behin, eta hau oinarri hartuz, etengabe hobetzeko lagungarria den akzio-plana garatzen da.

Erlazionaturiko dokumentuak: