Neurozientzia Kognitiboa alor zeharo ezberdinetan egondako ahaleginen fruitua da, esaterako: psikologia kognitiboa, neurozientzia, hizkuntzalaritza eta neuropsikologia klinikoa. Neuroirudi eta konputazioan jasotako aurrerapen teknologikoak ere oso lagungarriak izan dira.
Informazio gehiago Hizkuntzaren Neurozientzia Kognitiboa Masterra -ri buruzGure punta-puntako zentroan egiten ditugun goi-mailako ikerketak neurozientzia kognitiboan ardazten dira, hizkuntzan arreta berezia jarriz. Gure proiektuek psikologia kognitiboa, neurofisiologia, neuroirudigintza eta konputazioaren inguruko ezagutza biltzen dute. Doktoregoko ikasleek BCBLko ikerketa-lerroetan parte hartu eta, nazioarteko ospeko ikerlarien laguntzarekin, beraien ideiak garatzeko aukera dute.
Informazio gehiago Neurozientzia kognitiboa doktorego-programa-ri buruzBCBLk urtero hartzen ditu nazioarteko ikasle bekadunak. Gure talderen batekin ikerketa-egonaldi bat egiteko interesa baduzu, jarri harremanetan dagokion ikertzaile nagusiarekin.
Informazio gehiago Ikerketa-egonaldiak-ri buruzBCBL hainbat unibertsitaterekin eta lanbide-heziketako hainbat ikastetxerekin lankidetzan aritzen da, curriculumeko eta borondatezko praktikak eskainiz eta gradu edo master amaierako lanak egiteko aukerak eskainiz. Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi hr@bcbl.eu helbidera.
Jar zaitez gurekin harremanetan