Neurozientzia Kognitiboa alor zeharo ezberdinetan egondako ahaleginen fruitua da, esaterako: psikologia kognitiboa, neurozientzia, hizkuntzalaritza eta neuropsikologia klinikoa. Neuroirudi eta konputazioan jasotako aurrerapen teknologikoak ere oso lagungarriak izan dira. Diziplina arteko proiektu honen xedea da hizkuntza bezalako prozesu psikologikoen atzean dauden garun mekanismoak aurkitzea.
Master hau Hizkuntzaren Neurozientzia Kognitiboan interesaturik dauden unibertsitate-titulazio desberdinetan lizentziatutako pertsonei zuzendua dago. Hala nola, psikologia, neurozientzia eta hizkuntzalaritzaren arloan formakuntzadun hautagaiak eta zientzia kognitiboa, matematika, informatika eta ikasketa automatikoaren alorretako formakuntza aproposa duten horiei. Master programa egokia aukeratzea ikertzaile karrera arrakastatsua hasteko erarik onena da. Izan ere, gure doktorego programako ikasleetako batzuek gure master programan hasi zuten euren ikertzaile ibilbidea.
Gure master programaren urteko bizialdian, graduatutako ikasleek doktorego programetan sartzeko aukera izan dute, hala nola, New Yorkeko Univertsitatean, Radboudeko Unibertsitateko Donders Zentroan, Kalifornia San Diegoko Unibertsitatean, Psicolinguistikako Max Planck Institutuan, Michiganeko Estatu Unibertsitatean, Bielefeldeko Unibertsitatean eta BCBLko gure doktorego programa propioan.
Programaren iraupena urtebetekoa da eta 60 ECTS kreditu ditu. Masterreko ikasleek ikerlarien eginkizunean dauden gaitasunak lortuko dituzte, bai pertsona adituen ekarpenari esker, eta bai master amaierako proiektuari esker. Eskoletan ingelesez egingo da.
Joan HNK Masterreko web-orrialdera
1. FASEA:
2. FASEA:
Nazioarteko hautagaiek kontuan hartu beharko dute 2. Faseko izena emateko epeek euren visa eskaeran eragin lezaketela.
Kontuan hartu bi faseak izena emateko epe aukera ezberdinak direla, eta ez jarraitu beharreko pausoen zerrenda. Bidali zure eskaera fase bakarrean, urteko eskaera bat.
1. eta 2. FASEA (bidali posta elektronikoz mastercnl@bcbl.eu-ra):
AURRETIKAKO IZEN-EMATEA
Jarraitu argibideak eskatutako dokumentuak aurkezteko Euskal Herriko Unibertsitatean.
Ziurtagirik eduki ezean, jakinarazi iezaguzu aurretiaz izandako esperientzia ingelesarekin, adibidez, nazioartean graduko ikasle bezala izandako esperientzia (Erasmus edo baliokidea), zure esperientzia artikulu zientifikoak ingelesez irakurtzen, eta abar.
Informazio guztia INGELESEZ bidali behar da. Gomendio-gutunak ez badaude ingelesez idatzita, bi gutunak eskatuko dira, jatorrizkoa eta itzulpena.
Ikasketa-espedientea INGELESEZ aurkeztu beharko da. Onartutako ikasleek Euskal Herriko Unibertsitatean aurkeztu beharko dute ziurtagiri akademikoa eta ikasketa-espedientea gaztelaniaz edo euskaraz. Unibertsitateak eskatutako dokumentuei buruzko informazio gehiagorako, kontsulta ezazu web-orrialde hau.