Itzuli OTM-R

Gardentasun-politika aukeratze- eta talentuaren erakarpen-prozesuetan

BCBLk definitu berri du bere OTM-R politika (ikus beheko pdf dokumentua), gure kudeaketa ereduaren (MP1) baitan diseinatu eta garatutako aukeratze-prozesuak hobetzeko asmoz.

Hautagai onenaren kontratazioa bermatzen badugu, merituan oinarritutako aukeratze-prozesu ireki eta gardenek gure erakundearen eraginkortasuna eta, hortaz, gure ikerketa-programa hobetuko dute. Ondorioz, metodologia hori ezartzeak ezagutza zientifikoaren zirkulazio optimoa bultzatzen duela uste dugu.

Aukeratze-prozesu irekiek (Open Recruitment) aukera-berdintasunaren printzipioa bermatzen dute. Gure aukeratze-prozesuek dibertsitatea errespetatzen dute, eta profesionalen artean arraza, kolorea, adina, sexua, egoera zibila, ideologia, iritzi politikoa, nazionalitatea, erlijioa, sexu orientazioa edo beste edozein baldintza pertsonal, fisiko edo sozialengatik ez diskriminatzea sustatzen dute. Hortaz, gure lan-eskaintzak publikoki argitaratzen dira, bai nazio mailan bai nazioartekoan.

Aukeratze-prozesu gardenak (Transparent recruitment) bermatzen ditu BCBLk, gainbegiratze adierazleei eta prozesuen osteko kalitate kontrolaren egiaztapenari esker.

Merituan oinarritutako aukeratze-prozesuek (Merit-based Recruitment) BCBLn lanpostu bat eskatzen duten pertsonek eraginkortasunez lehiatzea ahalbidetzen dute, aurrekari akademikoak, gaitasun tekniko zein profesionalak, motibazioa, trebetasun eta ezagutzan soilik oinarritzat hartuz.

BCBLren OTM-R politikak ondorengo profiletarako aukeratze- eta talentuaren erakarpen-prozesuak hartzen ditu barne:

 

  • Fase goiztiarreko ikertzaileak (R1)
  • Trebatutako ikertzaileak (R2)
  • Talde buruak (R3-R4)

 

Kontsulta ezazu gure hautaketa prozesua