Burmuin apartek zientziari aurrera egiten laguntzen diote. BCBL zentroarentzat zure burmuina haiena bezain baliagarria da eta ikerketetan parte hartzeagatik ordainduko dizugu. Lagundu iezaguzu argitzen nola funtzionatzen duen hizkuntzak burmuinean. Probak errazak eta ordainduak dira eta zure neurrira antolatu ahal izango dituzu.
BCBL Donostian kokatutako ikerketa zentroa da, hizkuntzaren mekanismo neurokognitiboak ikertzen dituena.
Gure ikerketak, emaitza esanguratsuak ekarriko dituenak hezkuntzan zein osasungintzan, gazte, heldu zein adinekoen parte-hartzea eskatzen du bere garapen egokirako.
Probak, 6 eta 60 euro bitarte ordainduak, errazak eta azkarrak dira eta letrak, silabak edota hitzak irakurtzea eskatzen dute. Erregistratu zaitez gure web-orrian! Zure profila bete bezain laster, gure ikerketei buruzko informazioa eskura izango duzu eta parte hartu nahi duzun proba eta teknikak aukeratu ahal izango dituzu.