Neurozientzia kognitiboa doktorego-programa

Gure punta-puntako zentroan egiten ditugun goi-mailako ikerketak neurozientzia kognitiboan ardazten dira, hizkuntzan arreta berezia jarriz. Gure proiektuek psikologia kognitiboa, neurofisiologia, neuroirudigintza eta konputazioaren inguruko ezagutza biltzen dute. Doktoregoko ikasleek BCBLko ikerketa-lerroetan parte hartu eta, nazioarteko ospeko ikerlarien laguntzarekin, beraien ideiak garatzeko aukera dute.

Doktoregoko ikasle bakoitza ikerlari nagusi batek zuzendutako ikerketa talde bateko kide da; taldeei buruzko informazioa web-orrian dago eskuragarri. Taldeak zentroko gai nagusien arabera daude antolatuta, besteak beste, eleaniztasunaren neurobiologia, hizkuntza eta irakurketa, neurozientzia kognitiboko metodo aurreratuak edo neurodegenerazioa eta hizkuntzaren nahasmenduak.

Doktoregaiek prestakuntza osoa jaso eta esperientzia handia eskuratzen dute aipatutako arloen inguruko ikerkuntzan. Bestalde, beren lanak argitalpen nagusietan aurkeztu eta konferentzia garrantzitsuetara joateko finantzaketa jasotzen dute. Ikasleek osasuna eta hezkuntza arloen inguruko ezagutza garatu eta transferitzeko behar diren gaitasunekin amaituko dute programa.

Joan Neurozientzia Kognitiboa Doktorego-programara

ESKAERA PROZESUA

  • Finantzaketa beharrezkoa da BCBLn doktoregoa egin ahal izateko.
  • Kontsultatu gure web-orrialdeko lan-poltsa atalean eskaintzen ditugun doktorego-postuen berri jakiteko. Argitaratutako eskaintzek finantzaketa barne hartzen dute.
  • Zerrendan agertzen ez den doktorego-posturen bat eskatzeko asmoa baduzu, kontsultatu unibertsitateko web-orrialdea eskuratu zenitzakeen bekei buruz gehiago jakiteko.
  • Finantzaketa-modua identifikatu bezain laster, komite zientifikoak eskaera bakoitza baloratuko du hautagaien profila berrikusteko eta ikuskatzaile egokiena erabakitzeko.
  • Azkenik, aukeratutako hautagaiak elkarrizketatuak izango dira.

ESKAKIZUNAK

Bidali posta elektronikoz phdcn@bcbl.eu -ra

  1. Nortasun Agiri Nazionala (Espainiako eta Europako hautagaiak) edo pasaportea (nazioarteko hautagaiak) eskaneatuta.
  2. Gradu eta masterreko titulu akademikoak
  3. Gradu eta masterreko ikasketa-espedienteak
  4. Curriculum Vitae-a.
  5. Ikerketa interesak, BCBLn martxan dauden proeiktuekiko interesa eta ahal izanez gero aukeratuko zenukeen ikuskatzaile taldea adierazten duen idazlan bat (orrialde batekoa gehienez ere, .pdf formatuan).
  6. Bi irakasleren gomendio-gutuna.

ESKAKIZUN OROKORRAK

Informazio guztia INGELESEZ bidali behar da. Gomendio-gutunak ingelesa ez den hizkuntza batean idatzita baldin badaude, bi gutunak eskatuko dira, jatorrizkoa eta itzulpena. Espediente-akademikoa INGELESEZ aurkeztu beharko da lehenengo fasean bertan.

Behin ikasleak onartuta, izen-emate prozesua hasiko da. Izena emateko Euskal Herriko Unibertsitatean aurkeztu beharko dituzte gradu eta masterreko ziurtagiriak, espediente-akademikoekin batera euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez. Eskatutako dokumentuei buruzko informazio gehiagorako ikusi ondorengo web-orrialdeak: Izen ematea eta onarpena & Dokumentuak legeztatzea.