NeureSoft

NeureSoft

NeureSoft euskaraz zein gaztelaniaz hizkuntzaren ebaluaketarako tresnak garatzen dituen BCBL zentroko saila da. Kognizioa, burmuina eta hizkuntza aztertzen dituen diziplinarteko zentro honetan, nazioarteko profesionalez osatutako taldeak bertsio digitalean eskainitako metolodogia sortu du. Honek hizkuntzaren arloko profesionalen egunerokotasuna erraztea du xede.

NeureSoft-en helburua BCBL zentroan kognizioaren eta hizkuntzaren inguruan bildutako ezagutza zientifikoa gizartearekin partekatzea da.

Neuresoft-en helburua ahozko eta idatzizko hizkuntzaren nahasmenduen (adib. Hizkuntzaren Nahaste Espezifikoa edo Dislexia) ebaluaketa erraztu dezaketen tresnak sortzea da. Horretarako, ondorengo ebaluaketa multzoak sortzen ari gara:

  • NeureHitz: Ahozko hizkuntzaren ebaluaketa euskaraz
  • NeureLeng: Ahozko hizkuntzaren ebaluaketa gaztelaniaz
  • NeureLec: Irakurketa-idazketaren ebaluaketa gaztelaniaz
  • NeureHizki: Irakurketa-idazketaren ebaluaketa euskaraz

 

Ebaluaketa multzo bakoitza hainbat atazez osatua dago. Ahozko hizkuntzaren ebaluaketa multzoek hizkuntzaren ulermen eta adierazpenean parte hartzen duten prozesu psikolinguistikoen inguruko informazioa jasoko dute: fonetika eta lexikoa, morfosintaxia eta semantika. Irakurketa-idazketaren ebaluaketarako multzoek ahalmen hauen inguruko informazioa bilduko dute.

NeureSoft-i buruzko informazio gehiago