Arduradunaren datuak
Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legeko 10. artikuluan xedatzen denari jarraiki, hona hemen erakunde arduradunaren identifikazio-datuak:
Erakundeak datuak babesteko ordezkaria izendatuta dauka. Berarekin harremanetan jar zaitezke, goiburuan adierazitako helbideetara idatziz.
Jabetza intelektuala
www.bcbl.eu web-orrialdearen jabetza intelektualaren inguruko eskubideak, bere iturburu-kodea, testuak, diseinu grafikoak, irudiak, argazkiak, animazioak, soinuak, nabigazio-egitura, datu-baseak, eta egon daitekeen edozein eduki BCBLren titulartasunekoak dira eta jabetza intelektual eta industrialaren eskubideen Espainiako legediak babesten ditu. Edukiak kopiatu, partzialki edo osorik argitaratu, banatu, merkaturatu edo eraldatzea, titularraren baimen espresik gabe, Legeak babesten dituen jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak haustea esan nahiko luke.
Erabiltzailearen arau-hausteren bat egonez gero edo eskubide hauek bete ezean, BCBLk dagozkion akzio administratibo, zibil eta penalak gauzatu ahal izango ditu.
Web-orrialderako sarbidea eta erabiltzaileak
www.bcbl.eu web-orrialdean sartzen denari Erabiltzaile baldintza ezartzen zaio, bertako edukia bere erabilera pertsonal eta pribaturako soilik erabiltzeko eskubidea emanez eta helburu komertzialetarako erabilera debekatuz, aurretiko idatzizko baimena eduki ezean. www.bcbl.eu guneko web-orrialdeen informazio, datu eta edukien sarbide eta erabilera Erabiltzailearen erantzukizunpean egongo da soilik, honek zerbitzu eta edukien erabilera egokia egiteko konpromisua hartuz eta ezingo du inola ere legez kontrako ekintza baterako erabili. Erabiltzaileak hemen zehaztutako erabilera baldintza guzti-guztiak onartzen ditu.
BCBLk eduki, konfigurazio, aurkezpen, zehaztapen eta zerbitzuen zati bat bere aldetik eta aldez aurretik jakinarazi gabe aldatu, hedatu edo ezabatzeko eskubidea du. Halaber, oraingo erabilera baldintzak aldatzeko eskubidea du, baita www.bcbl.eu web-orrialdeko beste edozein baldintza ere.
BCBLk ez du bermatzen akatsik eza web-orriaren sarbidean edo edukian, ezta hau uneoro erabat eguneratuta egotea ere. Hala ere, ahal duen neurrian hauek ekidin, zuzendu eta eguneratzen saiatuko da.
www.bcbl.eu web-orriko estekak erabiltzaileari gaiarekin lotuta dauden Interneteko beste iturri batzuen berri emateko daude soilik. Horiek ez dakarte iradokizun, gonbidapen edo gomendioa, eta hortaz, BCBL ez da esteka horien bitartez lor daitezkeen emaitzen erantzule egiten.
BCBLk ez du bermatzen ezta ardura hartzen Erabiltzaileen ekipamenduetan birus informatikoek edo bestelako programa kaltegarriek sor ditzaketen kalte-galeretan.
Web-orriak eskaintzen dituen zerbitzuak erabiltzailearen izen-emateak baldintza ditzake, https://www.bcbl.eu/participa/ galdetegia betez egiten dena. Kasu honetan zein edozein zerbitzu eskuratzeko datu pertsonalak ematean, Datu Pertsonalak Babesteko Legeak ezarritakoaren arabera jaso eta erabiliko dira hauek.
Ez baimendutako erabileren aurrean, Erabiltzaileak hartzen du bere erabiltzaile-izena eta sartzeko kodea (pasahitza) babesteko erantzukizuna. Bere erabiltzaile-izena eta kodea erabiliz web-orrialderako sarbide guztietan bera izango da erantzule bakarra. Zure erabiltzaile-izena eta pasahitza erabiliz baimendu gabeko erabilera nabarituko bazenu, info@bcbl.eu helbidera idatziz jakinaraztea eskertuko genizuke.
Web-orrialdeak eskaintzen dituen zerbitzuak
BCBLren web-orriak eskaintzen dituen zerbitzu edota edukiak ondorengoak dira:
Cookie-ak
Cookieei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu Cookie-en politika atalean.
Datu pertsonalen babesa
BCBLk segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzen ditu www.bcbl.eu webgunearen erabiltzaile gisa edota posta elektroniko bidez emandako datu pertsonaletan, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta EB 679/2016 Erregelamenduan xedatutakoarekin bat etorriz. Webgune honetan bertan aurkituko duzu zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza, «Pribatutasun-adierazpen zabala» atalean.
Aplikatu beharreko legeria eta jurisdikzioa
Baldintza hauek interpretatzean edo aplikatzean edo webgunea erabiltzean inolako desadostasunik edo eztabaidarik sortzen bada, Donostiako epaitegi eta auzitegi eskudunen jurisdikzioaren mende jartzea erabaki dute, beste edozein foruri berariaz uko eginez.