BCBL- Basque Center on Cognition Brain and Language-n (San Sebastián, Basque Country, Spain) www.bcbl.eu
1. LANPOSTUAREN INGURUKO INFORMAZIOA
- Lanpostua: BCBLko administrazio saileko administrazio-laguntzailea
- Lanpostu-kopurua: 1
- Saila: Administrazioa
- Kokapena: Donostia
- Kontratu-mota/Kontratu-iraupena: Urtebeteko hasierako kontratua eskaintzen da, jarraitzeko aukerarekin
- Lan-egoera: lanaldi erdia
- Orduak astero:
- Hasiera-data: Berehala
- CVak jasotzeko azken eguna: 2025ko urtarrilak 7
Basque center on Cognition Brain and Language zentroak (BCBL, Donostia) administrazio-laguntzaile bat behar du bere taldean.
Lanpostuaren deskribapena: BCBLko administrazio-sailean arituko da, honako lan hauetan laguntzen:
- Finantza-sailean kontabilitate-eta-finantza-lanetan lagunduko du.
- Proiektuen sailean, proiektuen, beken eta diru-laguntzen justifikazioak eta auditoria ekonomikoak prestatzeko informazioa prestatzen lagunduko du.
Beraz, jarrera irekiko eta egokitzeko eta balioaniztasunerako gaitasuna duen pertsona bat izan beharko luke hautagaiak, lankidetzarako jarrera ona izango duena.
Saila: Hautatutako pertsona administrazio-departamentuko diziplina anitzeko taldeko kide izango da: https://www.bcbl.eu/eu/nor-gara/taldea
2. HAUTAGAIAREN PROFILA ETA HAUTATZE-IRIZPIDEAK
Beharrezko trebetasunak eta prestakuntza akademikoa:
- Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua, Administrazio eta Finantzetako Goi Zikloa edo antzekoa.
- Euskara- eta ingeles-maila: B2 maila edo gorago.
- Ohiko bulegotika-tresnak menderatzea.
Beste gaitasun batzuk: Pertsona antolatua, proaktiboa, zerbitzurako bokazioa duena, trebetasun sozialak dituena eta erakunde gazte eta dinamiko batean integratzeko gogoarekin.
3. LAN-BALDINTZAK
Soldata: Urteko ordainsari gordina 11.200€ (20 ordu/astean)
Prestazioak eta beste onura batzuk:
https://www.bcbl.eu/eu/nor-gara
https://www.bcbl.eu/eu/gurekin-lan-egin/giza-baliabideen-estrategia-hrs4r
https://www.bcbl.eu/eu/gurekin-lan-egin/otm-r
Prestakuntza-aukerak eta garapen profesionaleko plana: Ingurune kulturaniztun, gazte eta dinamikoan profesionalki garatzeko aukera.
4. BESTELAKO INFORMAZIO GARRANTZITSUA
Hizkuntza-politika:
- Zentroko lan-hizkuntza ingelesa da, nahiz eta administrazio-sailean gaztelania erabiltzen den departamentuan elkar komunikatzeko.
- Lan-elkarrizketa gaztelaniaz edo euskaraz egin ahal izango da, baina gaztelania/euskara/ingelesa maila ebaluatuko da.
5. ESKAERA-PROZESUA:
Bidali zure CV-a hr@bcbl.eu helbidera, “LAN-ESKAINTZA ADMINISTRAZIO-LAGUNTZAILEA” kontzeptua adieraziz, honako informazio honekin:
- Curriculum vitae-a
- Aurkezpen-motibazio gutuna.
Hautaketa-prozesuaren kronologia:
CVak jasotzeko azken eguna: 2025ko urtarrilaren 7a
Hautagai egokia aurkitu ondoren amaituko da hautaketa-prozesua.
Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan ondorengo helbide elektronikoaren bidez: hr@bcbl.eu