Basque Center on Cognition, Brain, and Language (BCBL) nazioarteko zentroa, Ikerbasque, Innobasque, UPV-EHU eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren elkarlanetik sortua, kognizioaren, burmuinaren eta hizkuntzaren ikerketa sustatzen duen disziplina arteko zentroa dugu.
Informazio gehiagoBCBLko nazioarteko zientzia-aholkularitza batzordea gure erakundetik at dagoen aholkularitza, behaketa eta kontsultarako organoa da eta nazioarte mailan neurozientzia kognitiboaren esparru ezberdinetan itzal handia duten zientzialariek osatua dago nagusiki.
Nazioarteko zientzia aholkularitza batzordea zientzialari oro, bakoitza dogokion ezagutza esparruan, aditua da, testuinguru nazional zein nazioartekoan.
Informazio gehiagoGure organigramak BCBL barruko egitura grafikoki erakusten du, zentroko hierarkiaren antolamendua eta gure 7 ikerketa-eremuak laburtuz.
Informazio gehiagoEuskal Herriko Ikerketa sarearen baitako diziplinarteko ikerketa-zentro bat gara eta Hizkuntzaren Neurozientzia Kognitiboaren inguruko ikerkuntza, trebakuntza eta ezagutza-transferentzia bikaina bilatzen dihardugu. Gure ikerketa-jardueraren berariazko helburua hizkuntzaren jabekuntzan, ulermenean eta ekoizpenean parte hartzen duten mekanismo neurokognitiboak argitzea da, elebitasuna eta eleaniztasuna bereziki nabarmenduz. Gure jardueraren inguruko informazio gehiago eskuratzeko, deskargatu hemen zentroaren jarduera-txostenak.
Informazio gehiago