IKERKETA-LAGUNTZAILE - HIZKUNTZALARI- LAN-ESKAINTZA - LABORATEGI SAILA

BCBLn- Basque Center on Cognition Brain and Language (Donostia, Euskal Herria) www.bcbl.eu     

1. LANPOSTUAREN INGURUKO INFORMAZIOA

  • Lanpostua: Ikerketa-laguntzaile (itzultzaile-filologo-hizkuntzalari)
  • Lanpostu-kopurua: 1
  • Saila: Laborategia
  • Kokapena:  Donostia
  • Kontratu-mota/Kontratu-iraupena: 2 urte
  • Lan-egoera: lanaldi osoa
  • Orduak astero: 35
  • Ordutegia: astelehenetik ostegunera 09:00-17:30 eta ostiraletan 09:00-14:30. Udan lanaldi jarraitua 09:00- 14:30.
  • Hasiera-data: 2024/6/15 eta 2024/7/1 bitartean
  • CVa bidaltzeko azken eguna: 20/5/2024

 

Lanpostuaren deskribapena:

Aukeratutako hautagaia laborategiko lantaldeko kide izango da, ataza ezberdinak eginez, besteak beste:

  • Hizkuntza-materialaren prestaketa azterlan zientifikoetarako
  • Partaideen hizkuntza-mailaren ebaluaketa
  • Dokumentu orokor eta zientifiko-teknikoen itzulpen eta berrikusketa
  • Zentroko sailei zuzendutako hizkuntza-aholkularitza
  • Esperimentuen fase ezberdinetan laguntzea
  • Esperimentuetan erdietsitako datuen aurreprozesaketa

Saila:

Hautatutako pertsona laborategiko departamentuko diziplina anitzeko taldeko kide izango da: https://www.bcbl.eu/eu/nor-gara/taldea 

 

2. HAUTAGAIAREN PROFILA ETA HAUTATZE-IRIZPIDEAK

Beharrezko trebetasunak eta prestakuntza akademikoa:

Gradua:

  • Itzulpengintza eta Interpretazioa/Euskal, Ingeles Filologia edo Filologia Hispanikoa/Hizkuntza Modernoak

Hizkuntza-mailak:

  • Euskara maila altua (EGA edo baliokidea)
  • Ingeles maila altua (C1 edo baliokidea)

Beste trebetasun batzuk:

  • Beste hizkuntza batzuk jakitea

 

3. LAN-BALDINTZAK

Soldata: Urteko ordainsari gordina 19.200 €

Prestazioak eta beste onura batzuk:

https://www.bcbl.eu/eu/nor-gara

https://www.bcbl.eu/eu/gurekin-lan-egin/giza-baliabideen-estrategia-hrs4r

https://www.bcbl.eu/eu/gurekin-lan-egin/otm-r

Prestakuntza-aukerak eta garapen profesionaleko plana: Ingurune kulturaniztun, gazte eta dinamikoan profesionalki garatzeko aukera. Lanposturako behar den formakuntza teknikoa zentroak eskainiko du. (ESALDI HAU RA LANPOSTURAKO SOILIK)

 

4. BESTELAKO INFORMAZIO GARRANTZITSUA

Hizkuntza-politika:

  • Zentroko lan-hizkuntza ingelesa da, nahiz eta laborategiko-sailean gaztelania edo/eta euskara erabiltzen diren elkar komunikatzeko.
  • Lan-elkarrizketa gaztelaniaz edo euskaraz egin ahal izango da, baina gaztelania/euskara/ingelesa maila ebaluatuko da.

 

5. ESKAERA-PROZESUA

Bidali zure CV-a hr@bcbl.eu helbidera, “LAN-ESKAINTZA IKERKETA-LAGUNTZAILE HIZKUNTZALARIA” kontzeptua adieraziz, honako informazio honekin:

  • Curriculum vitae-a
  • Aurkezpen-motibazio gutuna.

Hautaketa-prozesuaren kronologia:

  • CV-a jasotzeko azken eguna: 2024/05/20
  • CV hautaketa: 2024/05/21-2024/05/31
  • Elkarrizketa-epea: 2024/06/03-2024/06/10
  • Azken erabakia: 2024/06/12
  • Lan-kontratuaren hasiera: 2024/06/17 edo 2024/07/01

Datak gutxi gorabeherakoak dira. Behin hautaketa-prozesua amaituta, hautagai guztiek mezu elektroniko bat jasoko dute hautaketa-prozesua amaitu dela adierazteko, eta elkarrizketa-fasea gainditu duten hautagaiek telefonoz jasoko dute informazio hori.

Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan ondorengo helbide elektronikoaren bidez: hr@bcbl.eu