SPIN-Group. Gure taldeak nagusiki datu biomediku eta neuroirudien analisi eta lorpenerako metodo aurreratuak ikertzen ditu, garunaren fisiologia, egitura eta funtzioak hobeto ulertzeko.
Neurozientzia kliniko eta kognitiboan arreta jarriz, gure proiektuaren interes nagusia erresonantzia magnetiko funtzional eta infragorri hurbilaren espektroskopia funtzionalaren irudien seinale prozesamendurako algoritmoak garatzea da, denoising (zarata ezabatzea) eta deconvolution seinaleak, prozesu fisiologiko eta neurobaskularrak, konektibitate analisi funtzionalak, garuneko aktibitatea dekodetu eta kodetzea eta irudikatze multimodala barne.
Gure helburua garunaren sareak eskala handian duen egitura funtzionala aztertzeko metodo horiek aplikatzea da, eta egoera osasuntsu eta gaixoetan, bizitzan zehar, norbanakoetan zein subjektuen artean kognizioa nola egituratzen duten aztertzea.
BCBLn gure taldea osatzen dutenen garapen profesionala bultzatzen dugu.
Jakin ezazu gaur egun zer eskaintza ditugun gure lantaldeko kide izateko eta nazioarteko ikerketa-proiektuetan parte hartzeko.
BCBLn lan egin nahi dut