Hizkuntza gizakiak baino ez duen lorpen ebolutiboa da, eta giza-garapenean funtsezko papera izan du. Sistema horren nondik norakoak ikertu eta haren mekanismo neuronalak identifikatzen ditugu.
Adibidez, teknika konduktual eta MEG teknika erabiliz, hizkuntzaren prozesamenduaren garun-lateralizazioaren banakako desberdintasunak aztertzen ditugu.
fMRIa erabiliz, hitz elebidunak ezagutzen parte hartzen duten garun eremuen aktibazioan hitz sustraikideek nolako eragina duten ikertzen dugu.
Hizkuntzaren pertzeptzio eta produkzioaren arteko harremanean sakontzen duen ikerketa multzo bat dugu, tartean batak bestearengan eduki dezakeen noiz behinkako efektu inhibitzailea aztertzen duena.
Abian dagoen ikerketak loaren rola ikertzen du, hizkuntzaren jabekuntza kasu batzuk ikertuz zeinetan loak informazioa finkatzen duen, eta beste batzuk zeinetan loak jada beharrezkoa ez den informazioa alde batera uzten duen.
Elkarlanean, gure ikerketen esfortzuari esker hitz egindako hizkuntzaren prozesamendua hobeto ulertzen ari gara arlo honetan.