Burmuinak nola funtzionatzen duen ikustera etor zaitez!
Neurozientzialariek adin guztientzako ONLINE hitzaldiak emango dituzte!
Martxoak 13, larunbata (16.30-19.00)
16.30-16.45: Sarrera
17.00-17.30: Burmuinaren erritmoak ezagutzen - Gure buruaren barruan, neuronek erritmo desberdinetara dantza dezakete! Erritmo hauek sentsore batzuen bidez neurtuko ditugu, neuronen arteko elkarrizketa eta dantzak ikusiz!
17.30-18.00: Gure zentzumenak- ¿Nola bereiz dezakegu gozoa garratzetik, urdina gorritik edo soinu ozena isiletik? Gure burmuinak ikusi, entzun, usaindu eta dastatzea ahalbideratzen gaitu. Badakizu nola lortzen duen?
18.00-18.30: Elkarrizketa Marina Kalashnikovarekin: Badakizu nola ikasten duten haurrek hizkuntza bat edo gehiago jaiotzetik, inork erakutsi gabe? Zatoz Marina Kalashnikova-rekin lenguaia garapenaren inguruan
murgiltzera.
18.30-19.00: JOKOA: Egia ala gezurra?: Einstenen burmuina gurea baino handiagoa al zen? Gure burmuinaren ehuneko 10 bakarrik erabiltzen dugula uste duzu? Zatoz gurekin jolastera eta gezurra eta egia dena desberdintzera! Agian, danok dakiguzen mitoak lirateke, baina garrantzitsua da faltsuak direla jakitea!
Martxoak 14, Igandea (16.30-19.00)
16.30-16.45: Sarrera
17.00-17.30: Erresonantzia magnetikoaren sarrera laburra: Benetan jakin dezakegu gure burmuinaren barruan gertatzen dena pentsatzen edo jolasten dugunean? Posible litzateke gure burmuinaren barruan argazkiak ateratzea?
17.30-18.00: Zer gertatzen da pertsona gorren burmuinean? - Gorren arteko komunikatzeko hizkera eta musikarekiko harremana ezagutu nahi badituzu, hurbildu zaitez gure tailerrera! Hemen topatuko dituzu behar dituzun materialak hitzaldi hau jarraitzeko: Hizki sopa, jardunbide egokiak, abestia 1, abestia 2, hizkera 1, hizkera 2.
18.00-18.30: Elkarrizketa Mikel Lizarazurekin: EEG eta Dislexia. Zer erakusten digu gure burmuinak dislexiari buruz? Dislexia pairatzen dutenen burmuina desberdina al da dislexia ez dutenenarekin konparatuz? Nola lagun diezaiokegu dislexia duenari?
18.30-19.00: Jaurdunaldien laburpena
Etxean edozein unetan egiteko galdetegi eta ariketak
Pertsona bakarra eta bi hizkuntza? Nola antolatzen dituzte elebidunek bi hizkuntza buru batean? Hizkuntza ezberdinek gure garunetan etengabe duten elkarreragina nolakoa den aurkitu eta proba ezazu ea hizkuntzen eta bere hizlarien inguruan pentsatzen duzuna zuzena den. Galdetegi eta ariketa dibertigarriak baliatuz, edozein momentutan esploratu dezakezu honen inguruan etxean zauden bitartean.
1. ariketa: Zenbat dakizu elebidunei buruz? Hizkuntzak eta hauen hizlarien inguruan dituzun intuizioak zuzenak diren edo ez probatu.
2. ariketa: Erakutsi zenbat dakizun zure hizkuntzen inguruan! Oso ataza erraza egin beharko duzu, elebidunek bere bi hizkuntzak zenbateraino ezagutzen dituzten aurkitzeko ikerlariok darabilguna. Lortuko al duzu ariketak eskatzen duen mailan jardutea?
Txikienentzat: Ondo al dakizkizu koloreak euskaraz eta gaztelaniaz? Kolore hauek ahalik eta denborarik laburrenean izendatzeko gai al zara? eta ingeleraz?
3. ariketa: Zure hiztegia proba ezazu [gaztelania/euskara/inglesean] eta aurki ezazu garun elebidunetan hizkuntzak nola aktibatzen diren ulertzen laguntzen digun ataza. Zuk dakizkizun hizkuntzek elkarri eragiten al diote?
4. ariketa: Etxean jolasten eta ikasten jarraitu. Hemen dituzu hizkuntzak nahastean datzan ariketarako irudiak. Inrpimatu itzazu familia eta lagunekin koloreztatu eta praktikatu ahal izateko.
Eskuorria: Hemen dituzu zure familia eta lagunei zenbat ikasi duzun erakusteko elebidun izatearen gaineko zenbait datu esanguratsu.