(Donostian, 2023ko azaroak 28).- Basque Center for Applied Mathematics (BCAM), Basque Centre For Climate Change (BC3) y Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) ikerketa zentroek familia osoarentzako ekintza-egitarauarekin ospatuko dute 15. urteurrena.
Datozen abenduaren 1 eta 15ean, 17:00-19:30 bitarte, Bilboko Azkuna Zentroan eta Donostiako Tabakaleran zientzia eta berrikuntzaz era dibertigarrian gozatuz ikasteko ekitaldia ospatuko da, hiru euskal zentroen ikerketa jardueraren alderdi atseginena ezagutaraziz.
Alde batetik, haur taldeek, familien laguntzaz, haien karbonozko aztarna kalkulatu, papiroflexia egin, matematikarekin jolasean ibili, tabletan hizkuntzarekin loturiko ariketak burutu edo garunaren berri gehiago jakiteko aukera emango dieten ekintzek osatzen dute egitaraua.
Halaber, hiru zentroetako ikertzaile.taldeek osatuko dituzten txoko horietan txikiek eta ez hain txikiek, simulatzailea baliatuz, landare batek kontsumitzen duen karbono dioxido kopurua kalkulatu ahal izango dute, etorkizuneko hiriak nolakoak irudikatzen dituzten marrazki batean adierazi, Möbius banda ezagutu eta baita matematiketako adituek hau hain gustuko izateko arrazoia ere, edota espainiar zeinu-hikuntzako (EZH) oinarrizko ezagutzak eskuratu, besteak beste.
Beste alde batetik, 17:10-18:35 tartean BCAM, BC3 eta BCBL zentroetako adituek, haien ezagutzak gizarteari hurbiltzeko xedez, hainbat mintzaldi emango dituzte
BC3 zentroko ikertzaile diren Elena Galán, María Loroño eta Marta Olazabal, artzaintzaren zientzia eta hiri jasangarrien gainean mintzatuko dira abenduaren 1ean BIlbon. Jon Sampedro eta Inma Batalla, zentro bereko ikertzaileak, trantsizio energetikoaz eta dieta jasangarriez hitz egingo dute abenduaren 15ean Donostian.
BCAM zentroari dagokionez, Ainhize Barrainkua ikertzaileak bi egunetan egun pil-pilean dagoen gaia jorratuko du, adimen artifiziala (AA) hain zuzen ere, «zuzentasun algoritmikoa» deritzon eta etengabe hazten ari den esparruan sakonduz, AA-k hartutako erabakiak era bidezkoago eta ekitatiboagoan burutzea nola lor daitekeen ulertzeko xedez. Bere aldetik, BCAM zentroko ikertzailea den Pedro Carok bertaratutakoak infinitura gerturatuko ditu 7 minutuz.
BCBLren kasuan, Ane Gurtubay ikusmen-desgaitasuna duten pertsonen garuna berrantolatzeko gaitasunaz arituko da Bilbon, eta Drew McLaughlinek erakutsiko du, hasieran atzerriko doinua duten hizlariei ulertzea zaila bada ere, entzuleak berehala hobeto ulertzeko gai direla
Halaber, Donostiako ekitaldian, Marie Lallier adituak elebitasunak irakurmena eskuratzeko garuna nola prestatzen duen eta ikasketa prozesu horretan haurrek izan ditzaketen zailtasunei aurre egiteko mesedegarria dela azalduko du. Marina Kalashnikova, neurozientzian espezializatutako zentro honetako ikertzailea baita ere, ingurune elebidunean hazteak haurtxoengan duen eragina erakutsiko du.
Bilboko hitzaldien egitaraua (abenduak 1, Azkuna Zentroan)
Donostiako hitzaldien egitaraua (abenduak 15, Tabakaleran)
Jardunaldiei amaiera emateko 18:35ean zientzia oinarri duten bi ekintza eskainiko dira: magia eta ilusionismoaren inguruko jarduera Bilbon eta ipuin-kontalaria Donostian. Egitarau osoa ikusteko ekitaldiaren web-orrira jo.
Hiru BERC Bikaintasuneko Euskal Ikerketa Zentroek antolaturiko ekimen hau Ikerbasquek zein Severo Ochoa 2023-2027 eta María de Maeztu 2023-2027 akreditazioek babesten dute.
BCAM-i buruz
BCAM Bilbon egoitza duen diziplinarteko ikerketa zentroa da. Bere xede nagusietako matematikak gizartearen zerbitzura jartzea da, ezagutzak helarazi. Horretarako bere ikerketako emaitzak biozientzia, osasuna, energia edo fabrikazio aurreratua bezalako sekotoreetara zabaltzen ditu bertako zein nazioarte mailako erakunde eta enpresekin elkarlanean. Zentroak hiru aldiz (2013, 2018 eta 2021) jaso du Severo Ochoa saria Ikerketako Estatu Agentziaren eskutik, BCAM diharduen alorrean Europako erakunde garrantzitsuenetakoa izatea bermatzen duena.
BC3-ri buruz
BC3-k jakintza-alor anitzeko nazioarteko bikaintasun ikerketa zentroa da, klima-aldaketaren zioak eta eraginak aztertzen dituena. 2008an sortutako zentro honek garapen jasangarrirako erabakiak hartzeko esanguratsuak diren ezagutza zientifikoen koprodukzioa sustatzen du. Hori erdiesteko, klima-aldaketarekin loturiko ingurumen-alderdiak, alderdi sozioekonomikoak eta alderdi etikoak integratzen ditu.
BCBL-ri buruz
Basque Center on Cognition, Brain and Language nazioarteko diziplinarteko ikerketazentroa da. Donostian kokatuta dagoen zentro honek, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, kognizioa, burmuina eta hizkuntza ikertzen ditu Euskadin zientzia eta ikerketa sustatze aldera. Ikerbasque, Innobasque, Gipuzkoako Aldundia eta Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) dira haren kideak.
Informazio gehiago eta elkarrizketak:
Unai Macias
690 212 067