Itzuli Aurreko ekintzak: Burmuinaren astea 2022

2022/3/15 -tik 2022/3/20 -ra

Aurten Burmuinaren Astea-ren zazpigarren edizioa ospatuko dela jakinarazi nahi dizuegu. BCBL eta Eureka! Zientzia Museoa-ren eskutik, Donostian (Gizpuzkoa) ospatuko da 2022ko marxoaren 15tik 20ra.
Burmuinaren Astea, (Brain Awareness Week ingelesez) Dana Alliance for Brain Initiatives eta European Dana Alliance for the Brain-ek koordinatua, jendea garun ikerkuntzaren aurrerapen eta abantailez kontzientziatzeko nazioarteko kanpaina da. Urtero, eskola, unibertsitate, ospitale, ikerkuntza-zentro eta mundu osoko beste erakunde batzuk elkarlanean aritzen dira garunaren, neurozientziaren eta hauekin lotutako beste alor batzuen berri emateko.


Edozein adinetako ume zein heldu oro garunaren ospakizunera gonbidaturik dago!


Burmuinaren Aste-ko jarduerak publikoari ireikiak eta musu-truk izango dira.

Jarduera dibertigarri eta hezigarrien bitartez, gure etorkizuneko zientzialariek burmuinaren funtzionamendua eta egitura ulertu ahal izango dute. Modu honetan haurrek burmuinari buruz duten ezagutza probatu ahal izango dute.


Ikastetxeak

Data: 2022ko martxoaren 15-16-17. Bi sesio: 9:50etan eta 11:15etan

Iraupena: 50 minutu talde bakoitzeko (gehienez 30 haur)

Adinak: 6 - 8, 8 - 10, 10 - 12 urte

Hizkuntzak: Euskara, Gaztelera eta Ingelesa

Lekua: Eureka! Zientzia museoa, Donostia

Nola egin erreserba:

Ekintza guztiak dohainik dira.

Beharrezkoa da erreserba egitea.

Ikastetxeak Eureka! Zientzia Museoarekin harremenaten jarri behar dira.

E-mail: erreserbak@eurekamuseoa.eus Tel: 943 012 478

BETETA

Partikularrak

PROGRAMAKETA

19 LARUNBATA
11:00 - 12:00 Tailer familiarra euskaraz
17:00 - 18:00 Tailer familiarra gaztelaniaz
18:00 - 19:00 Solasaldia gaztelaniaz "Desarrollo del lenguaje en bebés" - Laura Fernández-Merino
20 IGANDEA
11:00 - 12:00 Tailer familiarra gaztelaniaz
12:30 - 13:30 Solasaldia gaztelaniaz "El origen de los superpoderes" - Ileana Quiñones González
17:00 - 18:00 Tailer familiarra euskaraz
18:00 - 19:00 Solasaldia euskaraz "Desarrollo del lenguaje en bebés" - Irene Arrieta Sagredo

Tailerren deskribapena: Manualitateak egiteko materialekin neuronak egiten hasiko gara. Gero, neuronak nola konektatzen diren informazioa transmititzeko ikusiko dugu. Hurrengo urratsa paperezko burmuinak egitea izango da, lobuleen funtzioak ezagutzeko. Gainera, benetazko animal burmuin batekin konparatuko dugu! Tailerrak ilusio optiko dibertigarriekin amaituko dira, pertzeptzioa nola funtzionatzen den eta nola burmuina engainatzen gaituen erakuzteko. Euskeraz egingo diren tailerretan gazteleraz eta ingelesez hitz egiten duten monitoreak egongo dira.