Prestakuntza

Gure prestakuntza-programen helburua ikertzaileei neurozientzia kognitiboaren arloan trebakuntza ematea da, oinarrizko ezagutza garatzeari eta ezagutza osasunaren eta hezkuntzaren alorretara transferitzeari begira. Arreta berezia eskainiko zaie diziplinarteko prestakuntza teorikoari eta neuroirudiaren teknika aurreratuei.

Gure zientzia talde anitz batekin hobea dela uste dugu

BCBLn pertsona moldaerrazak gara, emaitzetara bideratuak; elkarlanean aritzea eta taldean lan egitea gustatzen zaigu; egiten dugunarekiko grina eta pasioa sentitzen dugu, eta zientziak aurrera eginaraztea gustatzen zaigu. Balio horiek partekatzen dituzten eta ikertzaile junior eta seniorrek, doktorego-ikasleek, praktiketako ikasleek eta administrazio, informatika eta laborategietako teknikariek osatutako taldean sartu nahi duten pertsonak bilatzen ditugu.

Euskara
Imagen: