Itzuli Aktualitatea: Euskarak ingelesez leitzen lagun diezaioke ume dislexikoari

Dislexia

2019/8/9

Ikerketa batek baieztatu berri du: idazten den bezala ahoskatzen den hizkuntza bat (gardena) eta letrako soinu ugari izan ditzakeen beste hizkuntza bat (opakua) batera ikasten dituzten haur dislexikoek alterazio gutxiago dituzte irakurtzean. BCBL Basque Center on Cognition, Brain and Language ikerketa zentroak egin du aurkikuntza, eta Marie Lallier ikerlaria (Blois, Frantzia, 1982) aritu da tartean buru-belarri.

Zein da gakoa dislexiaren eta elebitasunaren arteko loturan?

Gure hipotesia zen hizkuntza garden batean irakurtzen ikasteak hizkuntza opaku batean irakurtzen laguntzen duela, baldin eta umetan bi hizkuntzak aldi berean ikasten badira. Gakoa hizkuntzen arteko transferentzian dago; bati esker lortutako gaitasunak beste hizkuntza bereganatzen lagundu diezaieke dislexia duten umeei.

Zein zen hipotesiaren abiapuntua?

Foto: berria.es