Data Code

Ahozko erantzunen analizatzailea

Lineako esperimentuen aroan, potentzia handiko software azkarrak behar ditugu partaideen audio-fitxategiak aztertzeko eta, horiei esker, gure ahalegin zein lanorduak murriztu ahal izateko. Arazo honi irtenbidea ematearren, parte-hartzaileen ahozko erantzunak aztertzea ahalbidetuko digun kode-irekiko software bat garatu dugu; horrela, hizketaren hasiera eta ahoskatutako hitzak antzemateko aukera izango dugu. Software hau oso eraginkorra da audioak automatikoki prozesatzeko, baita zarata dagoenean ere. Oraindik garapen-bidean dago, baina atxikitako bertsioa egonkorra da eta hainbat audio motarekin erabil daiteke.

Software-arekin arazorik izanez gero, edo zure beharretara egokitzeko laguntza behar baduzu, idatzi mezu bat timofeeva.polina.serg@gmail.com helbide elektronikora.

Informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu README izeneko fitxategia Github webgunean.

https://github.com/Polina418/Audio_processing