Koloretako 218 irudi estandarizatuko datu-basea, objektuak zein ekintzak irudikatzen dituena. Irudien izenak gaztelania, euskara, katalana, italiera, frantsesa, ingelesa, alemana, arabiera eta mandarin txinerako hiztunen datuak erabiliz aztertu dira; halaber, hizkuntzen arteko konbinazioetan esanguratsuak diren hainbat hizkuntza-ezaugarri ere kontuan hartu dira . Hizkuntzak mapeatzeko erabili ohi den DO80 izeneko irudi-test elebakarrarekin alderatuz, objektu eta aditzentzako MULTIMAP testaren erabilgarritasun-maila handiagoa da; izan ere, irudi eguneratuz osaturiko kode irekiko test hau sortzeko, baita irudiak aukeratzeko ere, hizkuntzen arteko aldagai garrantzitsuenak ere kontuan hartu dira.
Deskargatu: https://git.bcbl.eu/sgisbert/multimap2/
Deskribapen osoa: Gisbert-Muñoz, S., Quiñones, I., Amoruso, L., Timofeeva, P., Geng, S., Boudela, S., Pomposo, I., Gil-Robles, S., & Carreiras, M. (2021). MULTIMAP: Multilingual picture naming test for mapping eloquent areas during awake surgeries. Behavior Research Methods, 53, 918–927. https://link.springer.com/article/10.3758/s13428-020-01467-4
Zeinu-Hizkuntza Espainiarreko (ZHE; edo LSE gaztelaniaz) datu-base lexikoa, 2400 zeinu eta 2600 sasi-zeinu barne. Zeinu bakoitza hainbat ezaugarriren arabera kodifikatu da; esaterako, informazio linguistiko orokorra (gramatika-kategoria, eremu semantikoa, etab.) edota ezaugarri fonetiko zehatzak (eskuaren forma, kokapena, eskuzkoak ez diren ezaugarriak). Web-guneko interfazeari esker (ikus beherago), kodifikatutako edozein ezaugarri erabil daiteke bilaketa mugatzeko.
Sarbidea: http://lse-signcom/article/10.3758/s13428-020-01467-4.bcbl.eu
Deskribapen osoa: Gutierrez, E., Costello, B., Baus, C., & Carreiras, M. (2016). LSE-Sign: A Lexical Database for Spanish Sign Language. Behavior Research Methods, 48:123–137. https://doi.org/10.3758/s13428-014-0560-1