Bakoitzaren erraztasun edo zailtasuna bigarren hizkuntza bat ikasteko desberdina da. Ezberdintasun indibidual horiek inguruko erregulartasunak ikasteko banakako gaitasunarekin lotuta daude.
Ikuspuntu horren ildotik, gaur egungo ikerketak ikasketa estatistikoa aztertzen du gaitasun indibidual gisa, baita bigarren hizkuntza bat ikasterakoan duen eragin positiboa ere.
Gure ikerketak ikasketa estatistikoa lantzen du ikuspegi konduktual eta neurobiologikotik eta irakurketa-idazketaren jabekuntzarekin duen harremana aztertzen du, hizkuntza sistemaren morfologia eta ortografiaren ezaugarri bereizgarriak kontuan hartuz.
Lan esperimentalaren baitan daude hizkuntzalaritza konputazionala eta ikasketa automatiko metodoak, hain zuzen ere, idazketa sistema kontrastatzaileak estatistikoki karakterizatzeko erabili izan dituenak, bai eta neuroirudi teknika aurreratuak ere, alegia, EEG, MEG eta fMRI, mekanismo neurobiologikoen bitartez modalitate bisual zein auditiboan erregulartasunak antzemateko erabiliak.
Horrela, ikasketa estatistikoak H2aren ikaskuntzarekin dituen lotura neuralak zer, non, eta nola garatzen diren ikertzen dugu.
BCBLn gure taldea osatzen dutenen garapen profesionala bultzatzen dugu.
Jakin ezazu gaur egun zer eskaintza ditugun gure lantaldeko kide izateko eta nazioarteko ikerketa-proiektuetan parte hartzeko.
BCBLn lan egin nahi dut