Neurozientzia Konputazionala

Neurozientzia Konputazionala

Informazio gehiago Informazio gutxiago

Giza-burmuina ulertzea izugarrizko erronka da. Gure zentroan eredu konputazionaletan oinarrituriko simulazioak darabiltzagu, garunak zenbait eremutan —hizkuntza, kognizioa, pertzepzioa eta ekintza— nola laguntzen duen argitu lezaketen hastapenak aurkitzeko xedez.

Adibidez, hizkuntzaren arloan, gizakiaren ahozko hizkuntzaren prozesaketaren denboraren joana simulatzen duten burmuin-sare artifizialak darabiltzagu. Gure ereduek giza-burmuinaren antza duten barne-irudikapenak garatzen dituzte, eta hizkuntza-ulermenaren azpiko konputazioen inguruko hipotesi berriak dakartzate.

Partaideekin egiten ditugun ikerketen helburua zera da: eredu konputazionalez baliaturik sortutako simulazioei esker ondorioztatutako hipotesiak egiaztatzea.

Pixkanaka-pixkanaka gure ereduak biologikoki errealistago bilakatzen diren heinean, garapen zein prozesaketa tipikoen inguruko teoriak bideratu ditzaketen hastapenak aurkituko ditugu, baita garapen-nahaste eta gaixotasun edota lesioek eragindako defiziten inguruko teoriak garatu ere.

Taldea

Argitalpenak

In press

Magnuson, J.S., & Luthra, S. (In press). Simple Recurrent Networks are Interactive. Psychonomic Bulletin and Review. Doi:10.3758/s13423-024-02608-y

2024

Crinnion, A.M., Luthra, S., Gaston, P., & Magnuson, J.S. (2024). Resolving competing predictions in speech: How qualitatively different cues and cue reliability contribute to phoneme identification. Attention, Perception, and Psychophysics, 86(3), 942-961. Doi:10.3758/s13414-024-02849-y
Kapnoula, E.C., Jevtović, M., & Magnuson, J.S. (2024). Spoken Word Recognition: A Focus on Plasticity. Annual Review of Linguistics, 10, 233-256. Doi:10.1146/annurev-linguistics-031422-113507
Luthra, S., Crinnion, A.M., Saltzman, D., & Magnuson, J.S. (2024). Do They Know It's Christmash? Lexical Knowledge Directly Impacts Speech Perception. Cognitive Science, 48(5). Doi:10.1111/cogs.13449

Gurekin lan egin nahi duzu?

Gure zientzia talde anitz batekin hobea dela uste dugu

BCBLn gure taldea osatzen dutenen garapen profesionala bultzatzen dugu.

Jakin ezazu gaur egun zer eskaintza ditugun gure lantaldeko kide izateko eta nazioarteko ikerketa-proiektuetan parte hartzeko.

BCBLn lan egin nahi dut