Itzuli Prentsa-oharrak: Euskara protagonista elebitasunari buruzko nazioarteko kongresu handienean

2025/6/4
  • Bere ibilbidea Estatu Batuetan egiten ari diren bi euskal ikertzailek euskararen eta bere erabileraren inguruko datu liluragarriak partekatuko dituzte ekainaren 11n, 18:00etan, Victoria Eugenia Antzokian.
  • Hitzaldia publiko zabalari irekia izango da, eta International Symposium on Bilingualism (ISB) izeneko foroaren baitan dago, ekainaren 9tik 13ra bitartean mundu osoko 1000 zientzialari baino gehiago bilduko dituena.
  • Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburu den Juan Ignacio Pérez Iglesiasek eta Gipuzkoako Ekonomia Sustapeneko diputatu den Unai Anduezak emango diote hasiera BCBLk antolatutako kongresuari.

 

(Donostia, 2025eko ekainaren 5a).- Euskarak garrantzi berezia izango du elebitasunari buruzko International Symposium on Bilingualism (ISB) nazioarteko kongresurik handienaren 15. edizioan, Euskadin lehenbiziko aldiz egingo dena. Donostiako Kursaalean ekainaren 9tik 13ra bitartean, hezkuntza, psikologia, neurozientzia eta hizkuntzalaritzako profesionalei zuzendutako hitzaldi, aurkezpen, eztabaida eta tailerrez osatutako bete-beteko programa eskainiko dira jardunaldietan.

Programazioaren barruan, ekainaren 11n, 18:00etan, Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoan, beren ibilaldia Estatu Batuetan egiten ari diren bi euskal ikertzailek euskararen eta bere erabileraren inguruko datu zirraragarriakk partekatuko dituzte

Alde batetik, Itxaso Rodriguez-Ordoñezek, Kaliforniako Estatu Unibertsitateko Hizkuntzalaritza Saileko irakasleak, bere historia pertsonala bere ikerketarekin nola elkartzen den azalduko du, euskarazko ergatiboaren kasu-markaren (-k) erabilerara bideratua dagoena, eta gai honekin lotutako hainbat mito, pertzepzio sozial eta benetako elkarrizketen datuei helduko die.

Bestalde, Ander Beristainek, San Luiseko Unibertsitateko (Missouri) Espainiera eta Hizkuntzalaritza irakasleak, Euskal Herrian zein Estatu Batuetan euskalkien eta elebitasunaren inguruan egindako ikerlanak gizartean, hezkuntzan eta komunitatean duen eragina azalduko du.

«Euskara munduan zehar» hitzaldiak, ISB kongresuan publiko orokorrari irekitako saio bakarrak, euskara eta gaztelania uztartuko ditu, munduko beste puntatik zientzia euskalduna egiten duten pertsonen esperientzia eta bidaien bidez euskararen erabilera sustatzeko.

Solasaldira joateko sarrera doakoa da eta webgune honen bidez erregistratzea ezinbesteko da.

1000 ikertzaile baino gehiago

Basque Centre on Cognition, Brain and Language (BCBL) Donostiako ikerketa zentroak antolatuta, ISB 2025ek nazioarteko 1000 ikertzaile baino gehiago bilduko ditu aste osoan zehar, beren emaitza zientifikoak partekatu eta elebitasun zein eleaniztasunaren ikerketan aurrera egiteko helburuarekin.

Gainera, kongresura bertaratzen direnek Euskadin zein BCBLn ibilbide zientifikoa garatzea nolakoa den jakin ahal izango dute, Ikerbasquek eta BCBLko zuzendari kudeatzaile den Ana Fernandezek eskainitako bi tailerren bidez.

«ISB aukera paregabea izango da Euskadik ikerketarako dituen potentziala eta tresnak zabaltzeko, hala nola finantzazio publikoko programak eta lankidetza-kultura, baita nazioarteko talentu zientifikoa erakarri ahal izateko ere», nabarmendu du Antje Stoehr-ek, kongresuaren batzorde antolatzaileko buru eta edizio honetako zuzendaritza batzordeko kide den BCBLko ikertzailea.

Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburu den Juan Ignacio Perez Iglesias eta Ekonomia Sustapeneko diputatu den Unai Andueza ekainaren 9an izango dira ISB 2025en irekiera-ekitaldian.

ISBren inguruan

International Symposium on Bilingualism (ISB) elebitasunari eta eleaniztasunari buruzko bi urtez behingo konferentzia da. 1997an Newcastleko Unibertsitatean sortu zenetik, arlo horretako fororik nabarmenena bilakatu da, eta diziplina anitzeko ikelanetan jarri du arreta, besteak beste, hezkuntzan, hizkuntzalaritzan, neurozientzian, psikologian eta soziologian. Helburua elebitasun eta eleaniztasunaren inguruko nazioarteko ikertzaileak biltzea da, gizartean elebitasun zein eleaniztasunaren praktika sustatu eta teoria zein ikerketa aplikatuan aurrera egiteko xedez.

BCBLri buruz

Basque Center on Cognition, Brain and Language nazioarteko diziplinarteko ikerketa

zentroa da. Donostian kokatuta dagoen zentro honek, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, kognizioa, burmuina eta hizkuntza ikertzen ditu Euskadin zientzia eta

ikerketa sustatze aldera. Ikerbasque, Innobasque, Gipuzkoako Aldundia eta Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) dira haren kideak.

Informazio gehiago eta elkarrizketak:

Unai Macias

unai@guk.eus

690 212 067