MRI

BCBL zentroak, erresonantzia magnetiko bidezko irudiak lortzeko 3T-ko MAGNETOM PRISMAfit eskanerraz baliaturik, azterketa funtzionalak (fMRI, BOLD, ASL), estrukturalak, difusio bidez haztatutako irudiak, zein espektroskopiak egiteko aukera ematen die ikerlariei.

Zer ikerketa motatan erabiltzen da teknika hau?

Ariketa gehienetan parte-hartzaileek irudiak, esaldiak, hitzak edo hizkiak ikusi behar izaten dituzte. Zenbait kasutan aginte batzuen bidez erantzun behar izaten dute, eta beste batzuetan ahoz.

Ariketak ikusteaz gain, hainbat kasutan garunaren egitura anatomikoaren irudiak ere jasoko ditugu.

Siemens Total Imaging Matrix (TIM) 4G teknologia darabilen sistema honek TimTX TrueForm eta TimTX TrueShape teknologiak ditu. Hauei esker, transmisio paraleloa eta RF-ren (irrati-maiztasuna) eszitazio selektiboa gauzatzea posible da, aldi berean, B1 eremuan homogeneotasuna handituz, xurgatze tasa espezifikoa (SAR) urrituz eta ZOOMit aplikazioaren bidezko irudi handiagoak lortuz.

Harrera paraleloko 64 kanal independientera iristen den Tim 4G teknologiak 20 kanaldun buruko harila eta 64 kanaldun buru eta lepoko harila darabiltza. DircectRF teknologiak, erabat digitala den hartze eta igotze diseinua duenak, imanaren gela barruan ditu osagai elektroniko guztiak, eta hauek, aldi berean, zuntz optikoaren bidez ekipamendu gelarekin konektaturik daude. Honi esker, irudigintzako zarata askoz txikiagoa eta eskanerraren funtzionamendua egonkorragoa da. PRISMAfit sistemak 50 zm-ko ikuseremu zabaleko irudiak lortzeko balio du. Gainera, XR 80/200 gradientedun antena du barne, 80 mT/m-ko gehienezko zabalera eman dezakeena, eta 200 T/m/s-ko prezesio abiadura du 3 koordenatu-ardatzetan aldi berean. Honek aplikazio zorrotzenetan (difusio bidezko erresonantzia magnetikoa eta erresonantzia magnetiko funtzionala) seinale/soinu erlazioaren hobekuntza dakar, irudiei leku eta denbora bereizmen altua emanez, eta eskanerraren iraupena laburtuz, gure parte-hartzaileen erosotasunerako.

Horrez gain, bihotz-pultsuaren seinaleak, elektrokardiograma eta arnasketa denbora errealean erregistratzen dituen tresna ere badu. PRISMAfit eskanerra MRI-ko azken belaunaldiko protokoloez baliatzen da, irudi anatomikoetarako CAIPIRINHA eta MP2RAGE sekuentziez esaterako, edota aldibereko ebaki anitzeko sekuentziez (SMS) irudigintza funtzional eta difusiozkoen protokoloetan azelerazio handia erdietsiz.

BCBLk Siemens Healthcare España-rekin duen lankidetza hitzarmena dela eta, euskarri teknologikora zein MAGNETOM sistementzat garatzen diren MRI protokolo eta sekuentzia eguneratuetara jotzeko aukera du eta, gainera, Siemens IDEA eta ICE programazio esparruan sekuentzia propioak egin ditzake. Orobat beste zenbait zentrorekin sinatu du akordioa BCBLk gure ikerlarientzako eskuratze protokolorik onenak lortzeko xedez: Harvardeko Athinoula A. Martinos Center, Minnesotako Unibertsitateko CMRR eta Nijmegengo Donders institutua, beste batzuen artean. BCBLko MRI laborategian erresonantzia magnetikoarekin bateragarriak diren estimulazio eta erantzun tresna anitz daude, erresonantzia magnetiko funtzional mota oro gauzatu ahal izateko. Horien artean hauexek dira aipagarriak: erantzun gailuak (Current Designs eta Nordic Neurolab), bereizmen handiko bideo erretroproiektorea (Panasonic SXGA+ 7000), mikrofono zarata-ezabatzaile eta aurikularrez baliaturiko audio sistema, (MR Confon eta Optoacoustics), S14 fidagarritasun handiko aurikularrak (Sensimetrics), erresonantzia magnetikoarekin bateragarria den mugimedu okularra neurtzeko gailua (EyeLink 1000 Plus, SR Research) eta seinale fisiologikoen (bihotzeko pultsua, arnasketa, elektromiografia edo azalaren eroankortasuna, esaterako) jarraipena egiteko BIOPAC MP-150. Halaber elektroentzefalografia (EEG) eta erresonantzia magnetiko funtzionaleko datuak aldi berean erregistratzen dituen 64 elektrododun gailua (Brain Products) ere badago zentroan esperimentuak aurrera eramateko.