JuniorLab

Donostiako BCBLk 2011. urteaz geroztik du laborategi iraunkor hori Gasteizko ikastetxearen instalazioetan, eta bertan hizkuntzarekin lotutako hainbat ikerketa neurozientifiko egiten ditu, ikastetxeko ikasleen parte-hartzearekin.

BCBL Junior Lab laborategia Gasteizko ikastetxe batean dagoen laborategi aitzindaria da (colegio Carmelitas – Sagrado Corazón de Vitoria).

BCBL JuniorLab haurren mekanismo kognitiboak aztertzeko erreferentziazko zentro bihurtu da, eta, horretarako, hainbat gela azken belaunaldiko teknikez hornitu dira, ikerketa neurozientifikoak egitea ahalbidetuko dutelarik.

Teknika konduktualetan, estimulu jakin baten aurrean (ikusizkoa edo entzumenezkoa) emandako erantzun-denbora neurtzen da ukipen-pantaila baten bidez. Eyetrackingarekin (begizko Mugimenduen Erregistroa), pantaila batean aurkeztutako irudiak irakurri edo ikuskatu bitartean begiradak egin duen ibilbidea grabatzen da, kamera baten bitartez. Eta azkenik, erregistro elektrofisiologikoarekin buru-azalaren mailan jasotzen da garuneko jarduera elektrikoa, eta estimulu bisual edo entzumenezkoei emandako erantzunekin lotutako potentzialak neurtzen dira.