Eleaniztasuna

Eleaniztasuna

Munduko populazioaren erdiak hizkuntza bat baino gehiago hitz egiten du. Hala ere, oraindik ez dugu ulertzen nola aldatzen duen eleaniztasunak gure garuna, nola irudikatzen diren hizkuntzak burmuinean, nola funtzionatzen duen gure kontrol sistemak eleaniztunek hizkuntzak nahasi ez ditzaten hizketan ari direnean, edo hizkuntza batetik bestera aldatzeko duten erraztasuna. Neuroirudi metodo aurreratuak darabiltzagu elebidun eta eleanitz unimodal eta bimodalekin, hizkuntza bakarra edo bat baino gehiago kudeatzea eta bigarren hizkuntza bat ikastea garunaren zein mekanismoren menpe dauden zehazteko asmoz. Ikerketa honek helduleku berriak ekarriko ditu hezkuntza eta gizarterako emaitzak maximizatzen dituzten hizkuntza-ikasketen baldintzetan ardaztuz, ama-hizkuntza edo bigarren hizkuntza batez jabetzen ari diren haur zein helduen kasuan. 

Elebidun bimodalak eta hirueledunak ikertuz, modalitate desberdinetan (zeinu eta hitz egindako hizkuntza) sare neural berdinak edo desberdinak erabiltzen diren ikertzen dugu. Hizkuntza desberdinen semantika, ortografia eta antzekotasun fonologikoen arteko interakzioa aztertzen dugu konduktualki eta neuralki, bigarren hizkuntza baten prozesamenduan parte-hartzen duten mekanismo funtzional eta neuroanatomikoei eta hitz egindako hizkuntzaren prozesamenduaren (adbidez: entzute baldintza txarrak) malgutasunari buruz informazioa eskuratzeko. 

Hizkuntzen ko-aktibazioaren hautakortasuna ikertzen dugu elebidunetan, pertzepzio eta produkzio bitartean, kontrol exijentzia baxu versus altuen arabera. Gainera, ikertzen dugu hizkuntza-alternantzia (elebidunak hitzak ordezkatzen hizkuntza batean edo bestean), eta code-switching (elebidunak hizkuntza aldaketak dauzkaten esaldiak jasotzen) ingurune «ekologikoagoetan» (adbidez: hizkuntza-aldaketa boluntarioa) elebidunek euren hizkuntzen online kontrola nola trebatzen duten ulertzeko.  

Elebitasunaren eragina kontrol exekutiboan eztabaidatua da oso. Eye-tracking teknika erabiliz, pertzeptzioaren malgutasuna eta atentzioaren prozesuak ebaluatzen ditugu hitz egin aurreko etapan dauden haur elebakar eta elebidunetan, hizketa produkzioa garatu baino lehenago. Horrek elebitasunarekiko esposizioak pertzepzio eta atentzioan dituen efektu goiztiarrak erakutsiko ditu eta elebitasun goiztiarraren prozesu estrategikoen garapenaren jarraipen espezifiko bat egiteko gai izango gara. Ondoren, elebitasun goiztiarraren ondorioak aztertuko ditugu hitz ikasketan, hizkuntzaren pertzeptzioan, garun-hizkuntza sinkronizazioan, irakurketa gaitasunean, eta irakurketa estrategietan, elebitasun goiztiarraren eragina erakusteko hizkuntzaren prozesamenduaren gaitasunetariko askotan haur eta helduetan. 

Ikertzaileek neurketa konduktual, eye-tracking eta elektrofisiologikoak darabiltzate hainbat alor lantzeko: kategoria fonemikoen desberditasunekiko sentsibilitate handiagoak entzuleari hizketa soinu kategoria berriak ikasten laguntzen ote dion; oinarri zientifiko sendokoa da askotariko entzumen estimuluek ikasketa hobetzen dutela, horregatik horien oinarri neuralak ikertzen ditugu, eta hizketaren soinuen ikasketako pertzepzio/produkzio elkarreragina ere badihardugu. Bereziki, aztertzen dugu nolako eragina edukiko lukeen soinu-letra asoziazio berri bat errepikatu/idazteak ahozko/idatzizko produkzioan eta baita, soinu berriak ikasterako garaian, H1 eta H2aren ortografiaren eragina. Espero dugu informazio gehiago eskuratzea pertzepzioa eta produkzioaren arteko loturei buruz hizketa soinuen ikasketan, eta prozesu horien iraunkortasunaz. Ikerketa honek eragin handia izango du hizkuntzaren pertzepzio eta produkzio teoria eta ereduetan, baita bigarren hizkuntzaren jabekuntzaren teoria eta aplikazioetan ere.