Ikerketa-lerroak

Ikerketa lerroak

  • Hizkuntzaren garapena bizitzan zehar

    Hizkuntzen ikasketa eta hizkuntzen prozesamenduari buruzko ikerketak aukera paregabea eskaintzen du bizitzan zehar izandako burmuinaren plastikotasun mekanismoak ezagutzeko.

  • Hizkuntzaren pertzepzioa, produkzioa eta nahasmenduak

    Hizkuntza gizakiak baino ez duen lorpen ebolutiboa da, eta giza-garapenean funtsezko papera izan du.

  • Irakurketa eta dislexia

     Irakurketa norbanakoak egin dezakeen aurkikuntza zirraragarrienetako bat da. Elkartruke sozial, kultural eta ekonomikorako ezinbesteko gaitasuna bada ere, gizarte garaikidean populazioaren %10ak irakurtzen ikasteko zailtasunak ditu.

  • Eleaniztasuna

    Munduko populazioaren erdiak hizkuntza bat baino gehiago hitz egiten du. Hala ere, oraindik ez dugu ulertzen nola aldatzen duen eleaniztasunak gure garuna, nola irudikatzen diren hizkuntzak burmuinean, nola funtzionatzen duen gure kontrol sistemak eleaniztunek hizkuntzak nahasi ez ditzaten hizketan ari direnean, edo hizkuntza batetik bestera aldatzeko duten erraztasuna.

  • Neurodegenerazioa, burmuineko kaltea eta errehabilitazioa

    Hizkuntza galerak ohikoak dira burmuineko lesio, garun-isuri, epilepsia, tumore, edo gaixotasun neurodegeneratiboen ondorioz. Mundu osoan ezintasunaren lehen kausa dira eta inplikazio sozial dramatikoak dakartzate. Garuneko adierazgailu biologikoak ikertzen ditugu gaixotasunaren diagnosi goiztiar baterako eta ahal izanez gero, hizkuntza berreskuratzeko burmuinaren plastikotasun edo lesionatutako garunaren mekanismo konpentsatorioen bidez.

  • Hizkuntza eta beste sistema kognitibo batzuk

    Hizkuntzaren prozesamenduak gainerako sistema kognitiboekin elkarrekiko interakzio errekurtsiboen beharra du. Hizkuntza ulertzeko honek beste funtzio kognitiboei laguntzea ahalbidetzen duten mekanismo eta dinamikak argitu beharra dago, eta baita alderantziz ere. Ikerketa-lerro honek oinarri ditu hizkuntzaren elkarreraginak ikasketa eta oroimena, arreta, pertzepzioa, metakognizioa eta sistema motorearekin.

  • Neurozientzia kognitiboko metodo aurreratuak

    Garun-irudi metodo eta teknika berriak garatzea eta hobetzea ezinbestekoa da garunaren egitura eta funtzioari buruzko eztabaida zientifiko nagusiei heltzeko. Aurrerapen metodologikoak behar-beharrezkoak dira galdera zientifiko espezifikoak erantzuteko, baina baita ezagutzaren transferentzia eta aplikazioa indartu dezaketelako ere, eta, era berean, osasun- eta hezkuntza-emaitzak hobetu.