Hizkuntzaren prozesamenduak gainerako sistema kognitiboekin elkarrekiko interakzio errekurtsiboen beharra du. Hizkuntza ulertzeko honek beste funtzio kognitiboei laguntzea ahalbidetzen duten mekanismo eta dinamikak argitu beharra dago, eta baita alderantziz ere. Ikerketa-lerro honek oinarri ditu hizkuntzaren elkarreraginak ikasketa eta oroimena, arreta, pertzepzioa, metakognizioa eta sistema motorearekin.
Hizkuntza estuki lotuta dago oroimenarekin. Gure munduaren jakintza eta irudikapenak (oroimen semantikoa) hizkuntzaren prozesamenduaren oinarria dira. Gainera, hizkuntzak gure oroimen episodikoari ere ematen dio forma. Hizkuntzaren eta oroimen semantikoaren eta episodikoaren arteko interakzioak ikertzen ditugu. Nola bihurtzen dira oroitzapen episodikoak oroitzapen semantiko? Zenbateraino elkarbanatzen dute ahozko oroitzapen semantikoek eta episodikoek zirkuitu neural berdina? Zerbait «mihi-puntan» duzun sentsazioa bizitzean nola egin dezake huts memoria semantikoaren berreskurapenak era iragankorrean? MRI bidezko ikerketa batzuetan gai horiek ikertzen ditugu ahozko semantika eta oroimen episodikoen interakzioen arteko eredu neurokognitibo zehatza eraikitzeko asmoz. Horrez gain, loak ikastean eta oroimenaren finkatzean duen eragina kontuan hartuta, ikasi berri dugun informazio linguistikoa nola finkatzen den era desberdinean gure garunean ikertzen dugu, baita ea informazio jakin bat ariketa batzuetan aktibatua izan ondoren, epe-luzera erabiliko ez dena, loak ezabatzen duenetz.
Atentzioa oinarrizko funtzio kognitibo angeluarra da prozesu anitzetan, hizkuntzaren funtzioa barne. Ikerketek garunaren oszilazioen inguruan euren paper erabakigarria azpimarratu dute sare zerebraletako hizkuntzaren informazio-fluxuaren modelazioan; oszilazio-frekuentzia desberdinak burmuineko informazioaren fluxuaren norabidearekin lotuta daude. MEGaren bidez, goitik beherako eta behetik gorako seinale kortikoidalen interakzioak aztertu ditugu, paper garrantzitsua izan lezaketenak prozesu kognitiboetan eta pertzepziozkoetan, hala nola, hizkuntzan, atentzio selektiboan eta aurresatean.
Hizkuntzaren ulermena ere pertzepziozko prozesu auditiboekin lotuta dago. Musika eta hizkuntzaren pertzepzioak gizakiaren eremu auditiboetako sentsibilitate harmonikoa modelatzeko elkarri eragiten dioten modua argitzeke dago oraindik ere. Musikaren prestakuntzak (soinuen pertzeptzioak) eta hizkuntza-gaitasunak (hizkuntzaren ezagutza abstraktuak) elkarri nola eragiten dioten ikertzen dugu. Horretarako, musikarien kasuan, hizkuntza seinale neuraletan nola kodetzen den ikertzen dugu, ikasketa arautuan eta musika-tresna bat jotzen maila ezberdina dutenak behatuz. Azken finean, helburua hizkuntzaren prozesamendu neurala seinale auditiboaren akustikaren jarraipen bat eginez edo hautemandako hizkuntzaren ezagutza abstraktuaren arabera azaldu daitekeen ulertzea da.
Metakognizioak, hots, norberaren kognizio eta jarreraren inguruan hausnartzeko gaitasunak, hizkuntza-prozesamenduan lagun dezake. Hizkuntzaren ikasketan metakognizioak duen rola ikertzen ari gara eta baita ikerketa honek hezkuntzan izan ditzakeen ekarpenak ere. Garapen neuralerako begirada berritzaile eta aitzindaria dugu lehen hezkuntzako haurren metakognizio gaitasunek euren arlo linguistiko eta ez-linguistikoan ikasteko gaitasunei nola eragiten dieten ikertzeko. Gainera, metakognizioan dauden desberdintasun indibidualek errendimendu arrakastatsua, garapen neuralari dagokionean, nola aurresaten duten ere aztertzen dugu populazio lagin ezberdinetan.
Azkenik, hizkuntza-funtzioak sistema motorean ere eragiten du. MEGa erabiliz, akzio/aditz hitzekin lotutako irudikapen kontzeptualak sistema sentsorimotoretan errotuta ote dauden ikertzen dugu. Helburu nagusia sistema motore eta hizkuntza-sistemaren arteko lotura argitzea eta giza-komunikazioan nola lagun dezaketen jakitea da. Ikerketa horien emaitzek informazio gehiago eman diezagukete nahasmendu motore neurodegeneratiboen errehabilitaziorako tratamenduei buruz, esku-hartze programetarako potentzialki bidea irekitzeaz gain, non entrenamendu motorea erabiliko den hizkuntzaren errendimendua hobetzeko alor jakin batzuetan.