Gure taldea keinu-hizkuntzaren egitura eta hura gogoan nola antolatzen den aztertzen du. Keinu-hizkuntzek aukera paregabea eskaintzen dute hizkuntzak beste modalitate batean nola funtziona dezakeen ulertzeko, eta oro har, modalitateak hizkuntzaren egituran eta prozesamenduan duen eragina aztertzeko. Lan honek pertsona gorren hizkuntza-erabilera eta garapen kognitiboa hobeto ulertzen, eta, era berean, hizkuntzaren izaera bera sakonago ezagutzen laguntzen du.
Gure taldeak hainbat baliabide garatu ditu, besteak beste: LSEren (Lengua de Signos Española – Espainiako Keinu-Hizkuntza) lexikoaren datu-base bat, keinu-hizkuntzako bideo-datuak aurkezteko eta biltzeko on-line plataforma bat, eta keinuen ekoizpena karakterizatzeko mugimendu-harrerapen sistema bat. Baliabide horiek, hainbat portaera- eta neuroirudi-teknikarekin batera, erabiltzen ditugu keinu-hizkuntzaren lexikoa nola egituratzen den eta kognitiboki nola irudikatzen den aztertzeko, baita hizkuntza bimodaletan elebidunek beren hizkuntzak nola irudikatzen dituzten ikertzeko ere.
BCBLn gure taldea osatzen dutenen garapen profesionala bultzatzen dugu.
Jakin ezazu gaur egun zer eskaintza ditugun gure lantaldeko kide izateko eta nazioarteko ikerketa-proiektuetan parte hartzeko.
BCBLn lan egin nahi dut