Neurolinguistika eta afasia taldeak arreta berezia jarri du hizkuntza ulermenaren, produkzioaren eta ikasketaren ikerketan, populazio zabala kontuan izanda, bai heldu elebakar eta elebidunak, bai garun-kalteen ondorioz hizkuntza-nahasmenduren bat duten gaixoak.
Hainbat metodo esperimental erabiliz (elektrofisiologia, eye trackinga eta jarrera-paradigmak), momentuko oinarrizko egitura eta harreman sintaktikoak nola eraikitzen diren, euren jarduera eta korrelazio elektrofisiologikoa jarraitu, eta H2aren ikasketa bitartean edota hizkuntza-nahasmendu bat dagoenean zer aldaketa dauden ikertzen dugu.
Gainera, afasiadunak laguntzeko tresna estandarizatuak garatzen ditugu, eta horien bidez mekanismo zentral horien xehetasunak ziurtasunez nola detektatu daitezkeen eta garun-kalteak dituzten gaixoak horiekin nola tratatu ikertzen dugu.
BCBLn gure taldea osatzen dutenen garapen profesionala bultzatzen dugu.
Jakin ezazu gaur egun zer eskaintza ditugun gure lantaldeko kide izateko eta nazioarteko ikerketa-proiektuetan parte hartzeko.
BCBLn lan egin nahi dut