Gure zentroak software eta hardware baliabideak ditu irakurketa linealaren inguruko zereginak aurrera eramateko eta horren azterketa egiteko, hitzen paradigma bisuala jarraituz.
Gure laborategia egungo sistema osatu eta eguneratuenetako bat da begien jarraipena egiteko: EyeLink 2K (SR Research Ltd.).
EyeLink 2K tresnak laginketa-tasa bikaina (2000 Hz) eskaintzen du eta ezin egokiagoa da datuak denbora errealean jasotzeko. EyeLink 2K begi bakarra zein begi biak jarraitzeko erabil daiteke, eta guztiz bateragarria da lentilla eta betaurreko gehienekin. Sistema horren batazbesteko zehaztasuna oso altua da: 0.15ºtik beherakoa. Paradigma asko ezar daitezke EyeLink 2K-ren bidez; besteak beste, hitzen paradigma bisuala, mugaren teknika (aurreikuspen parafobealaren teknika) edo esaldiak ahopean irakurtzea. EyeLink 2K sistemak ordenagailu bidezko oinarri urruna erabiltzen du; honi esker, parte-hartzaileek ez dute kamerarik eraman behar buruan ariketak egiten dituzten bitartean.
EyeLink 2K, gainera, eramangarria da eta horrek aukera ematen du iker-alor hori zentroaz bestelako eremuetan ere garatu ahal izateko, aztertu behar den populazioak dituen beharren arabera.
Zer ikerketa motatan erabiltzen da teknika hau?
Eye-tracking teknikak irakurketa-prozesuaren eta irudiak prozesatzeko gaitasunaren atzean dauden prozesu mentalak ezagutzeko aukera ematen du. Teknika horren bidez, hainbat prozesu kognitibo ikertzen ditugu; esaterako, arreta, oroimena, arazoak konpontzeko gaitasuna eta hizkuntza.
Eye-trackinga bereziki lagungarria da irakurketa ikertzerako orduan; izan ere, hari esker ikus daiteke irakurleak zenbat denbora behar duen hitz bakoitza irakurtzeko, zein ordenatan irakurtzen dituen esaldi bateko hitzak, zein zatik eskatzen dion denborarik luzeena edo zeini ez dion garrantzirik ematen.
Honako hauek dira irakurmenaren ikerketaren inguruan begiek egiten dituzten mugimendurik garrantzitsuenak: begia kokatzen den puntu zehatza eta mugimendu sakadikoak (20 eta 200 milisegundo arteko iraupena duten mugimendu azkarrak).
Irabazi-asmorik gabeko kanpo-erakundeentzako kostua: 100 €/h. Ohiko EYETRACKING saio batek 1,5 ordu irauten du, ordubeteko saio minimoarekin. Irabazi-asmoa duten erakundeen kasuan, ikerketarako kostuak bikoiztu egiten dira. Mesedez, gure laborategiarekin harremanetan jar zaitezte eguna eta ordua erreserbatzeko.
Experimento Eye tracking
Experimento Eye tracking