Itzuli Giza baliabideen estrategia - HRS4R

BCBL giza-baliabideen kudeaketa bikainarekin konprometituta dago. Horregatik, 2016ko maiatzean Ikertzailearen Europako Gutuna eta Ikertzailearen Kontrataziorako Jokabide-Kodean ezarritako oinarriak inplementatu zituen (Gutuna eta Kodea). Bi dokumentu hauetan ikerlari, enplegatzaile eta sustatzaileen eginkizun nahiz betebeharren inguruko 40 printzipio iradokitzen dira, alderdi etiko zein profesional, hautapen-prozesu eta lan-baldintzei dagokienez.

BCBLk 2017ko otsailean ikerkuntzaren alorreko Giza-Baliabideen kudeaketan bikaintasuna erdietsi zuen Europako Batzordearen eskutik. Harrezkero, giza-baliabideen politika eta estrategiak hobetzeko lanean dihardu etengabe.

BCBLn prozesu horretan esku hartzen duen lantaldea dugu, kudeaketa saileko, administrazioko eta esperientzia-maila ezberdineko ikerlariek osatua. BCBLn ebaluazioak eta erakunde-klimaren gaineko inkestak egiten dira bi urtetik behin, eta hau oinarri hartuz, etengabe hobetzeko lagungarria den akzio-plana garatzen da.

 

1. ZIKLOA: Hasierako fasea - Kontzesioa 2016 (erlazionaturiko dokumentuak link-ean):

 

1. ZIKLOA: Implementazio fasea 2017-2021 (pdf-ak ingeleseko bertsioan eskuragarri):

  • HRS4R 2018 urteko bilera orokorra
  • HRS4R 2019 urteko bilera orokorra
  • OTM-R Politika
  • HRS4R Erdibideko norbere diagnosia
  • HRS4R Lan taldea eta misioa
  • HRS4R Ekintza plana 2018-2019
  • HRS4R Ekintza plana 2020-2022

 

1.ZIKLOA: Berritze fasea 2022-2023 (pdf-ak ingeleseko bertsioan eskuragarri):

  • HRS4R 2020 urteko bilera orokorra
  • HRS4R 2021 urteko bilera orokorra
  • HRS4R 2023 urteko bilera orokorra
  • HRS4R 2022-2024 Ekintza plana 
  • HRS4R 2022 Barne-berrikuspen zabalduaren txostena
  • OTM-R Checklist 2024

 

2. ZIKLOA: Berritze fasea 2024-2027

  • HRS4R 2024 urteko bilera orokorra

Gaur egun hurrengo berritze faserako barne ebaluaketan eta 2024-2027 ekintza planean lanean gabiltza