Zentroa lau EEG sistemez hornitua dago, gela insonorizatu banatan kokatuak daudenak. Gela bakoitzak BrainAmp DC® anplifikadorea du. AC anplifikadore arrunten ezaugarriekin alderatuta, DC motakoaren grabazio moduak aukera gehiago eskaintzen ditu hardwarearen filtratze-aukeretan.
Grabazio-softwarearen bitartez (Brain Recorder®) anplifikadorearen aukerak kontrola daitezke; hala nola, DC grabazio modutik AC modura aldatzea edota filtraziorako banda zabalera ezberdinak aukeratzea. BrainAmp DC® egonkorragoa da bestelako EEG sistema zaharragoak baino, aplikazio askori dagokienez gainera. Halaber, EEG/TMS eta EEG/MEG inputek aldi berekotasunez osatzen dituzte Brain Computer Interface eta Neurofeedback deritzenak.
Bi gelatan 64 kanaleko sistema dago eta gainerako bietan 32 kanaleko anplifikadorea. The BrainAmp DC® anplifikadorea eramangarria da eta aukera ematen du edozein ordenagailu eramangarrira konektatzeko, bateriekin elika daitekeelarik. Horrela, 32 kanaleko anplifikadorea zentroaz kanpo egiten diren esperimentuetan ere erabil daiteke (esaterako, eskola edo ospitaletan).
EEG / ERP
EEG / ERP